XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bertzen irakurgaietan.EUZKEREA, - Agur eta anhitz urthe Bilbaon sortu berria zaikun
Lehenbiziko zenbakia atseginekin eta arthezki irakurri dugu: uste izaiteko da, bertzeak hunen iduriko balinbadira segurik, idazlari gazteak errotik eskualduntzen eta jakinduntzen lagunduko dituela.
Arana-Goiri zenaren chito orai oilhartuak ditugu
Mende bat diraukotela hasten duten egunak.
Agian ilhunduko zaiotelarik, Eliza-dorre guzietako oilharrek ere eskuaraz joko dute.
Anartean gure bihotza suhartzen da, mendiz haraindian ikusiz eskuararen ganako behin baino oldar ederragaoa: gogotikago jarraikiko gira hemen lan bertsuari.
ZULAIBAR, - Errotaetche jaunak Zornotzan agertarazi du, berak duela hiru urthe emanikako hitzaldi eder bat:
Bai ilobatchiak bere osaba Artzaphezpiku famatuaren omena mintzaire bakun bezain beroan erakusten dauku, bozkarioz ez baitagoke irakurlea holako Eskualdun begitarte larri baten aitzinean.